lunes, 19 de noviembre de 2012

HERMANDAD DE NUESTRA SEÑORA DE ARANTZAZU DE LIMA 1612-2012



Euskalkultura.com
EUSKAL DIASPORA ETA KULTURA (BETA)


2012/11/19


EuskalKultura.com 2012 urteko webgune onenak saritzeko sortutako DiarioVasco.com Sarietako finalista hautatu dute. Datorren ostegunean egingo den ekitaldi batean adieraziko dira "internet sustatzea" eta "interneten dihardutenen ahalegina eta lan-kalitatea onestea" helburu duten sariotako aurtengo saridunak. EuskalKultura.com euskarari dagokion webgune onenaren kategoriako hiru finalistetako bat da sarien zazpigarren edizio honetan.

Donostia-San Sebastian. "Egiari zor, ezusteko gauza atsegina izan zen internautek gure webgunea sariotarako proposatu, eta bigarren fasera pasaturik finalisten artean aukeratuak izan ginela jakitea", azaldu digu azken igande honetan Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak.

"Etengabe gabiltza webgunea eguneratzen, egunero ateratzen dugun buletina daukagu eta gure lana euskaraz ezezik gaztelaniaz eta ingelesez ere garatzen dugu, eta beraz ez zaigu astirik geratzen gizarte kontuetan ibiltzeko edo harreman publikoak lantzeko; webguneak kentzen digu daukagun denbora guztia eta gurea bezalako ekimen batean sariak eta errekonozimenduak ez dira ohikoak izaten, beraz sarion helburua animatzea, errekonozitzea, sustatzea eta Diasporatik Euskal Herriari egiten zaion ekarpen garrantzitsuari buruz arreta erakartzea bada izendapen hau eta, azakenean ematen badiugute, saria bera ere ongi etorriak dira erabat", esan digu Etxarrik.

DiarioVasco.com sariak izen bereko egunkari gipuzkoarrak deitzen ditu urtero eta 2012koekin zazpigarren ediziora heldu dira. Sarien helburua "internet medio gisa sustatzea" eta "interneten dihardutenen ahalegina eta lan-kalitatea errekonozitzea" dira, oinarrietan adierazten denez. Aurtengo edizioaren ibilbidea urriaren 24an abiatu zen, internautei hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zitzaienean, hortarik ateratzeko kategoria bakoitzeko finalistak, ondoren horien gainean epaimahai batek --"interneten sektorearekin lotura duten hainbat alorretako profesionalek" osatua-- hartuko duelarik azken erabakia, ostegunean Irungo FICOVAn egingo den gala-ekitaldian zehar adierazteko.

-         Sarien webgunea: http://premios.diariovasco.com/eus/index.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario